XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA KONTROLATU ALKOHOLAREN ONDORIO KALTEGARRIAK

Ardo, garagardo edota likoren formapean hartutako alkohola besta eta bileren zati garrantzizkoa da. Bere erabilera mugatua ez da arazo osasun ona duten pertsonentzat. Baina erabilpen desegokia, gehiegi hartzea, oso ondorio txarreko gauza da: buruko mina, ondoeza, zorabioak, eta abar.

Pairamen multzo hori da bestondoa deitzen ohi dena.

Arintzeko modu asko daude. Haietariko bi datoz ondoren. Prestatzeko errazak dira baina hobe beraien eraginkortsuna probatu behar ez izatea.

MOZKORRALDIA AURRETIK ZAINTZEKO

Etxetik atera baino lehen, oliba olio koilarakada bat hartu 25 kg bakoitzeko.

BESTONDOA AURRETIK ZAINTZEKO

Ohi baino gehiago edan eta ondorioak ordain du ohi den egun horietarako aholkua da honako hau.

50 g perexil litro erdi bat uretan irakin zazpi minutuz. Egosketa horren erdia edan alkohola hartu baino lehen eta beste erdia gero.

Gibelak, edanez gero sufritu egingo duenez, biharamunean pepino asko duen entsalada jatea aholkatzen da, horrek gibela garbitzen laguntzen baitu.